XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Duela urte asko giza-emakumeak mendian bizi ziren.

Kobazuloetan lo egiten zuten, adarrak eta hostoak erabiltzen zituzten gorputza estaltzeko eta baita etzaleku edo oheak egiteko ere.

Ibai eta iturburuetatik edaten zuten ura.

Naturarekin harreman estuan bizi zirenez, animaliak eta landareak errespetatu egiten zituzten.

Baina, poliki-poliki, giza-emakumeek mendia utzi eta herri eta hiriak eraiki zituzten.

Ahaztu egin zitzaien animalia eta zuhaitzen lagunak izan zirela urte askotan; ahaztu egin zitzaien sute, uholde eta ekaitzen aurka nola burruka egin zuten elkarrekin.

Horregatik, orain, jendeak, mendira doanean, bazter guztiak zikindu eta txikitu egiten ditu; beren gustoko zerbait aurkitzen badute, hartu eta etxera eramaten dute batere begirunerik gabe.

Historia honetan kontatzen diren gauzak gaur egun ere gertatzen dira, urtero, neguero....